LITERATURA. Eneko Barberena Mondragonek (Arrasate, Gipuzkoa, 1983) jasoko du 2021eko (H)ilbeltza beka, Xukunetatik aldendu ahala izeneko proiektua gauzatzeko. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak antolatzen dute beka 2017tik, euskal literatura beltza bultzatzeko, eta txandaka sormen eta itzulpen lanak saritzen dituzte.
Barberenak landa giroan kokatutako istorio bat jorratuko du. «Mendia eta larreak norenak diren eztabaidatuko du, horien erabilera ezbaian jarriz», azaldu du Garazi Arrula Txalapartako editoreak, Joseba Otondo Baztango alkateak eta Miren Gorrotxategi (H)ilbeltza elkarteko ordezkariak osatutako epaimahaiak. Idazleak landa giroko bizimodua eta herritarren izaerak adierazteko egin duen ahalegina nabarmendu dute. Istorioa atal laburretan egituratuko du, eta horrek eta ahotsen koraltasunak «irakurketa bizia» egingo dutela adierazi dute. 6.000 euro jasoko ditu; urtebete izango du liburua idazteko, eta 2022an argitaratuko du, Txalaparta argitaletxearekin.
Aste honetan, 20tik 26ra, egitekoa zen aurtengo (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea, Baztanen, baina, egoera ikusita, antolatzaileek erabaki dute bertan behera uztea. Urte osoan mahai inguruak antolatzeko asmoa adierazi dute.
Eneko Barberenak irabazi du aurtengo (H)ilbeltza beka
Landa eremuan girotutako istorio bat jorratuko du 'Xukunetatik aldendu ahala' izeneko proiektuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu