'Sua'

Emon

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2014ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Diskoetxea: Baga Biga.

Dantzagarria den euskal musika gustuko dute gaur egungo nerabeek. Tabernetan, txosnetan nahiz euritan dantzatu nahi dute. Parrandan, alegia. Dantzagarria bai, baina politiko-festibo-iraultzailea izan behar du musikak. Ezaugarri horiek ondo betetzen ditu Bergarako Emon taldeak. Konfeti koloretsu eta alaiekin etorri zen aldaketari segida eman diote Sua diskoan, kubatar bat tarteko. Runba, ska, cumbia, merenge eta salsa doinu festazaleak indartu dituzte. Esne Beltza eta La Pegatina hurbil izanagatik ere, Nomadak eta Gaueko antzezlari eredu, zertxobait urruntzen eta beraiena definitzen hasi dira. Heldu, Bizizale eta Karriketan abestiek bide berri bat erakusten dute. Karibeko musikak eta erritmo latindarrek garrantzia gehiago dute orain. Irismen irizpideak bete eta irrati formularen ateak zabalik dituztenez, festa gosez diren nerabeak aise alaituko dituzte. Bideoklip bakoitzarekin gozatzen dutena ikusita, umore on horrekin jarrai dezatela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.