Irudia. Irun
Eman dituzte Irun Hiria literatura sariak
Irun Hiria literatura sariak banatzeko ekitaldia egin zuten atzo, Irungo Amaia kultur zentroan (Gipuzkoa). Hauek izan dira aurtengo irabazleak euskarazko lanen kategorian: Karena eleberria, Alaine Agirrek idatzia, eta Dena ametsa den irudipena poema bilduma, Leire Vargasek idatzia. Gaztelaniazkoan, Pablo Luque eta David Franco izan dira sarituak. Ekitaldian Iñaki Salvador musikaria, Maria Berasarte abeslaria, Irungo abesbatza eta dantzariak izan ziren, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu