Elvira Lindo sarituko du Bilboko Ja jaialdiak hamargarren aldian

Elvira Lindo idazleak 20.000 euroko saria jasoko du, «bokazioz umoregilea delako». Irailaren 26tik urriaren 6ra egingo da jaialdia

Elvira Lindo idazlearen irudia. VICTOR LERENA / EFE.
Erredakzioa
2019ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Hamargarren urtea du Ja Bilboko Umorezko Literaturaren eta Artearen nazioarteko jaialdiak aurten, eta, urtero legez, umoreak literaturan eta artean duen rola «lantzeko» hainbat ekitaldi egingo dituzte irailaren 26tik urriaren 6ra bitarte Bizkaiko hiriburuan. Programazioaren berri aurrerago emango dute, baina antolatzaileek atzo iragarri zuten nor den aurtengo saritua: Elvira Lindo idazle espainiarra (Cadiz, 1962). «Bokazioz umoregilea da, eta bere lanetan eta bizitzari aurre egiteko moduetan uztartuta dago bere umore sen berezi hori», azaldu dute oharrean. 20.000 euroko saria emango diote Lindori, urriaren 5ean egingo duten ekitaldian. Saria eman ondoren, Txani Rodrigez idazleak elkarrizketa bat egingo dio.

Gidoigile eta esatari aritutakoa da Lindo. Besteak beste, Espainiako Irrati Nazionalean (RNE) eta SER irratian jardun zen gaztaroan. Hain zuzen, telebistarako sortu zuen Manolito Gafotas pertsonaiagatik lortu zuen arrakasta, eta gerora liburuetara ere eraman zuen pertsonaia. 30 maneras de quitarse el sombrero (2018) da idazle espainiarrak kaleratu duen azken lana: emakume sortzaileen obra eta garaia landu du saiakeran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.