KULTURA. Maiatzaren 26an hasita, Euskal Itsas Herria kultur zeharkaldiak Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hogei herri baino gehiago bisitatuko ditu, Euskal Herriak itsasoarekin izan duen lotura berreskuratzeko asmoz.Herri horietako bakoitzean erakusketa bat, itsasoarekinlotutako jarduerak eta kultur programazioa antolatuko dituzte. Egitasmoa Elkano fundazioak, Albaolak eta Donostiako Euskal Itsas Museoak antolatu dute.
Maiatzaren 26an, Pasaiako (Gipuzkoa) Itsas Festibalean abiatuko du bere bidea Albaolan egin duten Juanita LarandoXVIII. mendeko patatxaren erreplikak, eta, besteak beste, Donostia, Getaria (Gipuzkoa), Barakaldo, Lekeitio, Elantxobe (Bizkaia), Donibane Lohizune eta Azkainetik (Lapurdi) igaroko da.
Hainbat kultur sortzailek parte hartuko dute herri horietan antolatuko diren ekitaldietan; besteak beste, Kresala dantza taldeak, Koldo Ameztoi eta Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariek, Iñaki Martiarena Mattin ilustratzaileak eta Mixel Etxekopar musikariak.
Elkano Itsas Herriak hogei herri zeharkatuko ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu