Elena Odriozola Andersen sarietarako hautagaia izango da datorren urtean

Elena Odriozola, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU.
2019ko otsailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ILUSTRAZIOA. Haur eta Gazte Liburuaren Espainiako Elkarteak, Galtzagorri elkartearekin elkarlanean, Elena Odriozola ilustratzailea (Donostia, 1967) aukeratu du Ibby elkarteak 2020an emango dituen Hans Christian Andersen sarietarako hautagai. Haur Literaturako Nobeltzat jotzen dira sari horiek, eta bi urtean behin ematen dituzte 1956tik. Iaz ere hautagai izan zen Odriozola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.