Ekitaldi «historiko» batekin ospatuko du ETS taldeak 20. urteurrena

Barakaldoko BEC aretoan egingo dute, 2025eko martxoaren 22an.

IÑIGO ETXEZARRETA
Iñigo Etxezarreta, ETS taldeko abeslaria, Zeinen Ederra Izango Den FEST jaialdiko kontzertuan. RAUL BOGAJO / FOKU
Olatz Enzunza Mallona.
2023ko abenduaren 13a
10:15
Entzun

2025. urtean hogei urte beteko ditu En Tol Sarmiento taldeak, eta, ospakizun gisa, ekitaldi «historiko» bat egingo dute Barakaldoko (Bizkaia) BEC aretoan. 2025eko martxoaren 22an izango da, eta taldeak bertan emango du birako azken kontzertua. Abenduaren 18an jarriko dituzte salgai sarrerak. Hala ere, gaur eta bihar artean, aurrez izena emateko aukera egongo da taldearen Instagram kontuan.

20 urte ZURE ESKUTIK deitu dute ekitaldia, eta, birako azken kontzertuaz gainera, egun osorako jarduera andana antolatuko dituztela iragarri du taldeak. Tartean, herri kirolak, haurrentzako ekintzak eta erromeriak.

 

Disko eta kantu gogoangarriak

Joan den urtean plazaratu zuen En Tol Sarmientok Guretzat euren ibilbideko lanik berriena. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta bestelako musika estilo batzuen alde egin zuten. Aurrez, baina, beste sei disko kaleratu ditu taldeak: Vendimia Seleccionada (2008), Hacia la Luna (2012), Zure mundua (2014), Beldurrik ez (2015), Ametsetan (2017) eta Aukera berriak (2019). Horiekin batera, baita ospe handiko kantuak utzi ere. Musikaren doinua, Aukera berriak, Zurekin batera eta Sumendiak, kasurako. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.