Ekainaren 3an jokatuko dute Euskal Herriko Eskolarteko finala, Iurretan
BERTSOLARITZA. Hamar bertsolari gazte ariko dira kantuan datorren larunbatean Iurretan (Bizkaia), apirilaz geroztik lurraldez lurralde jokatutako eskolarteko txapelketatik sailkatu direnak. Arabatik, Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi sailkatu dira; Bizkaitik, Haizea Telleria eta Ixone Asategi; Gipuzkoatik, June Aiestaran eta Danel Etxeberria; Nafarroatik, Kattin Madariaga eta Eki Mateorena; eta Lapurditik, Nafarroa Beheretik eta Zuberoatik, Haira Aizpurua eta Ibai Lekuona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu