Kultura

Ekainaren 3an egingo dute Ziburuko Liburu eta Disko Azoka

Antolatzaileek adierazi dute aurten musika gunea jarri nahi dutela, eta kultur programazioa ekitaldi gehiagorekin aberastuko dutela

Iaz bezaa, aurten ere liburu eta disko azoka eging dute Ziburun. GUILLAUME FAUVEAU
Berria
2023ko urtarrilaren 13a
16:02
Entzun

Laugarren urtez antolatu dute Argia aldizkariak eta Baltsan elkarteak Euskal Liburu eta Disko Azoka, Ziburun (Lapurdi). Ekainaren 3an izango da, eta, antolatzaileek adierazi dutenez, azokak orain arte izan dituen ezaugarriak izango ditu aurten ere: euskara hutsezko ekoizpenen azoka izatea, herriko plazan kokatzea eta ekainaren hastapenean egitea, «udaberriko berritasunen eta udako oporren artean». Nolanahi ere, «hobekuntzak» ere ezarri nahi dituzte, hala nola musika gunea, argitaletxeentzako aparkalekua eta kultur programazio aberatsagoa.

Azkeneko azokako datuak ere eman dituzte antolatzaileek. 33 argitaletxe batu ziren azokara —2021ean 23—, eta 1.000 lagun inguru bildu ziren —700 2021ean—. 729 liburu saldu ziren orotara —400 bat 2021ean—, 118 disko, eta 64 kamiseta, zaku eta bestelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.