Pertsonaia. Jasono Osoro

EIEko presidente berria, aho batez

Igor Susaeta.
2014ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Jasone Osoro (Elgoibar, Gipuzkoa, 1971) izango da Euskal Idazleen Elkartearen lehendakaria datozen lau urteetan, Ander Iturriotz ordezkatuz. Batzar orokorra egin zuen elkarteak atzo Baionan, eta aho batez aukeratu zuten Osoro. Joxemari Karrerek, Pako Aristik, Cristina Lasak, Josune Muñozek, Asier Serranok eta Jon Martinek osatuko dute zuzendaritza. Hain zuzen, azken bi urteotan zuzendaritza batzordean alboan izan dituen gehienek taldean jarraituko dutelako onartu du kargua Osorok.

Orain 16 urte, 1998an, kaleratu zuen Osorok aurreneko narrazio liburua (Tentazioak, Elkar), eta geroztik halako beste bat (Korapiloak, Elkar, 2001), nobela bat (Greta, Elkar, 2003), eta saiakera bat (Bi marra arrosa, Txalaparta, 2009) kaleratu ditu. Egunkarietan ere aritu izan da zutabegile gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.