EHZ jaialdiak 150 bonu berezi jarriko ditu salgai gaur eguerditik hasita, bakoitza 35 euroan

Ekainaren 27tik 29ra Arberatzen egingo dute jaialdia datorren urtean, Nafarroa Beherean, eta festibal osorako sarrerak salduko dituzte gaur. EHZren webgunean eskuratu ahalko dira.

EHZ festibaleko irudi bat, Arberatzen, 2024ko ekainaren 29an. GUILLAUME FAVEAU
EHZ festibaleko irudi bat, Arberatzen, 2024ko ekainaren 29an. GUILLAUME FAVEAU
Inigo Astiz
2024ko abenduaren 10a
11:02
Entzun

«Kopuru mugatuan». Guztira, 150 bonu berezi jarriko ditu salgai EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdiak gaur bertan, eguerditik hasita, bere webgunean. Eguberriko bonua deitu diote eskaintzari, eta festibal osorako balioko du. Erosleak posta elktronikoz jasoko du sarrera, behin ordainketa eginik.

Jendea animatzeko deia ere egin du antolakuntzak, hedabideei igorritako oharrean: «Ez dudatu, eta bonuak oparitu!».

Parte hartuko duten artisten izenik ez dute jakinarazi, baina eguna eta lekua ezarrita daude. Aurtengoan bezala, EHZ jaialdiak Nafarroa Beherean egingo du hurrengo aldia ere, Amikuze eskualdeko Arberatze-Zilhekoa herrian, hain justu, eta hiru eguneko programa izango du. Ekainaren 27an, 28an eta 29an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.