Musika. Pantxix

'EHE (Errare Humanum Est)'

Diskoetxea: Belarri.

2021eko martxoaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hainbat taldetan ibili ondoren, bakarkako lehen lana argitaratu berri du Pantxix hazpandarrak: EHE (Errare Humanum Est). Oso bere egin ditu hainbat euskal idazleren hitzekin osatutako hamar abestiak, nahiz eta hainbat taldekideren laguntza izan duen lanari osotasuna ematen laguntzeko. Gitarraz, baxuaz eta ahotsaz gain, programaketak eta eskusoinua erabili dituzte tradizionala berritzailearekin uztartzeko, eta hainbat doinu desberdin nahasten dira diskoan. Abestiok badute rocketik, batzuetan baita bluesetik ere, baina oinarria kantagintzan, herri kantan daukate, hein batean hau ere transgresorea ere izan daitekeela erakutsiz, XXI. mendeko Euskal Kantagintza Berria izan zitekeenaren disko baten eredu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.