'Egunsentiaren kantuak' ikuskizuna eskainiko dute bi bider Parisen

Pier Pol Berzaitz, Estitxu Pinatxo, Magali Zubillaga, Erramun Martikorena eta Joxean Goikoetxea ariko dira

Erredakzioa
Baiona
2013ko irailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pier Pol Berzaitz, Estitxu Pinatxo, Magali Zubillaga, Erramun Martikorena eta Joxean Goikoetxea kantari eta musikariek Egunsentiaren kantuak ikuskizuna emango dute asteburuan Parisen, Jemmapes aretoan egingo den Euskal Azokako ekitaldien barruan. Larunbatean eta igandean euskal jaki eta produktuen erakusketa egingo da gune horretan, Amalur eta Lurlan elkarteek antolatuta, eta azoka girotuko dute beren bi kantaldiekin aipatu bost kantari eta musikariek. Aurrenekoa larunbatean egingo dute, irailaren 14an, 20:00etan, eta bigarrena igandean, 18:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.