Joseba Tapia
'Egon edo ez egon'
Diskoetxea: Zakurraren bibolina.
Aurkezpenik behar ez duen musikariak jada aurkezpenik behar ez lukeen diskoa aurkeztu zuen iazko udazkenean, eta, argitaratu aurreko promozio kanpainan sareak aztoratu eta trap-era pasatuko zen usteagatik zale bat edo beste beldurtu bazuen ere, ongien egiten dakiena egin du oraingoan ere Joseba Tapiak: trikitiarekin egurra eman. Hala ere, gure herrian hain errotuta dagoen instrumentuarekin jada klasikotzat ditugun ahaireetatik harago joan eta estilo ezberdinetan murgildu da; doinu zahar eta berriak modu bikainean josten jakin duela, eta taldearen laguntzaz, lan borobila argitaratu du. Egon edo ez egon osatzen duten hamar abestiak maisuki sortu eta interpretatuak dira, berea egiten maisua dela berretsiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu