Egoera kritikoan segitu arren, Salman Rushdieri arnasgailua kendu diote

Ospitalean dago oraindik ostiralean labanaz eraso egin zioten idazlea, baina azken orduetan hobera egiten hasi dela jakinarazi dute gertukoek

Salman Rushdie idazlea, 2020ko irudi batean. PAUL MUSSO / EFE.
Erredakzioa
2022ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Egoera larrian segitzen duen arren, hobetzen hasi dira Salman Rushdieren inguruko berriak. Ostiralean egin zioten eraso labanaz idazleari, New Yorken hitzaldi bat ematera zihoala. Besteak beste, besoko nerbioak ebakita eta gibela sastatuta zeukala heldu zen ospitalera, eta, urgentziazko ebakuntza baten ondotik, arnasketa lagunduarekin egoera oso kritikoan igaro du asteburua, harik eta azkenean hura kendu ahal izan dioten arte. Hitz gutxi batzuk ere esan ahal izan dituela jakinarazi du, hala, Zafar Rushdie idazlearen semeak. «Ez du galdu hain propio duen umore jolastia», gaineratu du.

Idazleak urteak igaro ditu mehatxupean, batik bat, Satanic Verses (Bertset satanikoak) argitaratu zuenetik. 1988az geroztik, debekatuta dago Iranen: Khomeini aiatolak argudiatu zuenez, nobela hura «iraingarria» baita islamarentzat.

Ustezko erasotzaileak —24 urte ditu, eta New Jerseykoa da—, behin-behineko atxiloaldian segitzen du bitartean, Rushdie hiltzen saiatzearen kargupean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.