Atzo arratsaldean abiatu zen Dantzaldia Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren XXIV. aldia: Galiziako Colectivo Glovo konpainiako dantzariek Alleo ikuskizuna aurkeztu zuten Rekalde aretoan. Abendura bitarte, beste zortzi emanaldi taularatuko dituzte Bilboko eta Barakaldoko sei espaziotan. Emanaldi horietako batzuk ordainpekoak izango dira. Hona hemen egunez eguneko egitaraua:
Egunez egunekoa
Urriak 3. Chei Jurado & Javito Marioren Samsara eta Ertza konpainiaren Otempodiz, Bilboko Arte Ederren Museoan, 18:30ean.
Urriak 29. Filipe Moreiraren Escuta, Fundicion aretoan, 19:00etan.
Azaroak 2. Zine saioa Fundicion aretoan, 19:00etan: Oroitzen naiz (Mizel Theret)
Azaroak 11. Estevez & Pañosen Triptico#1, Guggenheim Museoan, 18:00etan.
Azaroak 18. Jesus Rubio Gamoren Acciones sencillas, Barakaldo antzokian, 20:00etan.
Azaroak 23. Stocos Institutuaren Oecumene, Azkuna zentroan, 19:00etan.
Abenduak 14. Cielo Rasoren Hamaika, Azkuna zentroan, 19:00etan.
EGITARAUA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu