Gaur
09:00-14:00: DA! Pro musika taldeen aurkezpen sorta, San Agustin aretoan. Aukeratutako hamazazpi musikari edo musika taldek Euskal Herriko programatzaileen aurrean euren lan berria aurkeztuko dute. Profesionalentzat bakarrik izango dira saio hauek, eta, betiere, sarrera aurrez erreserbatuta badute.
11:00: Ikasle Goizarekin lotutako elkarrizketa saioa Landako gunean. Oihan Vega eta Oizeder Mayo kazetariek gidatuko dute, eta Durangoko Azokan lan berria salgai dituzten sortzaileekin arituko dira solasean. Tartean izango dira Erika Elizari, Aitor Arana, eta Kai Nakai eta Liher musika taldeak.
18:00: Inaugurazio ekitaldia, Landako gunean. Antolatzaileek eta erakundeetako ordezkariek parte hartuko dute Xabier Madariagak aurkeztuko duen ekitaldian. Ostean, Bagara dantza kolektiboak, Kirmen Uribe idazleak eta EƱaut Elorrieta musikariak pieza bana eskainiko dute, aurtengo azokaren leloa abiapuntu hartuta: taupada.
19:30: Kai Nakai taldearen Baimenik gabe diskoaren aurkezpen kontzertua, Plateruenan.
EGITARAUA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu