EGITARAUA

2023ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Otsailaren 2an abiatuko da Lautan Hiru antzerki laburren jaialdiaren bosgarren aldia, Bilboko Zazpikaleetan, eta datozen hiru ostegunetan egingo dituzte hurrengo ekitaldiak: hilaren 9an, 16an eta 23an. Hona hemen egunez eguneko egitaraua:

Otsailak 2
19:00.Txizatoki bat eszenatokian (Patxo Telleria), Euskaltzaindiaren egoitzan.
20:00.Nire zigilua (Alain Lersundi), Kalderapekon.

Otsailak 9
19:00.Igaro (Maren Basterretxea), Zazpi Katu gaztetxean.
20:00.Zuri (Goitibera konpainia: Gaizka Chamizo, Saioa Iribarren eta Ander Basaldua), Bira kulturgunean.

Otsailak 16
19:00.Dramaren komeriak deseraikitzen solasaldi eszenaratua(Jokin Oregi, Aizpea Goenaga eta Eneritz Artetxe), Euskaltzaindiaren egoitzan.
20:00.Hamalau obraren irakurketa dramatizatua (Mikel Martinez), Cafe Bar Bilbaon.

Otsailak 23
19:00.Raska Nazka (Aitor Vinagret), Euskaltzaindiaren egoitzan.
19:30. Ganbila antzerki bildumaren aurkezpena (Oier Guillan), Euskaltzaindiaren egoitzan.
20:30.Daisy Crazy (Pez Limbo konpainia: Josune Velez de Mendizabal eta Ane Gebara), Bira kulturgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.