Effe Label saria irabazi du Tolosako Titirijai txotxongilo jaialdiak
ARTE ESZENIKOAK. Tolosako Titirijai txotxongilo jaialdiari (Gipuzkoa) Effe Label saria emango diotela jakinarazi zuten atzo Wiesbadenen (Alemania), Effe MeetUp jardunaldien barruan. Arte adierazpide desberdinetako jaialdi esanguratsuenak biltzen dira jardunaldi horietan. Europako Jaialdien Elkarteak antolatzen duen ekinbidea da Effe, eta dagoeneko 60 urteko ibilbidea egin du Europako dantza, musika, antzerki eta beste hainbat esparrutako jaialdien lana goraipatzen eta ikusarazten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu