Niña Coyote eta Chico Tornado
'Eate'
Diskoetxea: Pozoi Records.
Hirugarren diskoa argitaratu berri du Ursula Strong eta Koldo Soretek osatutako Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak, Eate izenpean, hamalau kantu indartsuz osatutako lana. Ohituta gauzkaten desertuko stoner eta rock doinuak dira nagusi honetan ere, gogor astindutako gitarraz eta bateriaz melodiari berebiziko garrantzia emanez. Euskarazko eta ingelesezko abestiak instrumentalekin uztartzen dituzte, Euphobia eta Flor de la Muerte kasu, ez oso luzeak gehienak —bi edo hiru minutukoak dira nagusi—, Plastikozko lurrina edo Magic Edo bezalako azkarragoak Bide galaktikoa moduko motelagoekin tartekatuz, betiere esentzia galdu gabe; disko borobil eta indartsua osatu dute, aurrekoetan bezala egurra emanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu