Eako Poesia Egunik ez da egingo gehiago

Antolatzaileek jakinarazi dute «minez bada ere» agur esan behar dietela jardunaldiei, «baina gogoz, gorputzak atsedena» ere eskatzen dielako

Errezital bat 2015eko Eako poesia egunetan. ARITZ LOIOLA / FOKU.
Miren Garate.
2019ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
«Porrot eder bat da adioa» esanez hasten da antolatzaileek Eako Poesia Egunik ez dutela gehiago antolatutako jakinarazteko prestatutako oharra. Iazkoak izan ziren azkenak, aurten jada ez dira izango. Pausatzeko premia dutela nabarmendu dute, eta honako arrazoi hauek aipatu dituzte: ziklo baten amaiera heldu dela sentitzen dutela; eraldatzeko gaitasuna ez dadila agortu; berritzaile izateak haustura dakarrela; garai berriek modu berriak eta gogo berriak eskatzen dituztela; hutsunea eta zuloa sentitzea eta sentiaraztea; euskaraz sortutako eta euskarara ekarritako kulturan sinesten dutela; literatur plazan konfiantza osoa dutela, eta badakitela mila adierazpidetan berreraiko dela; kultura ez dela kudeaketa hutsa; eta kultura etengabeko mugimenduan bizi dela.

2004an antolatu zen egitasmoa estreinakoz, egun bakarreko egitarauarekin, Gabriel Aresti omentzeko asmoz. Eta urtez urte handituz joan da asmo hura; hamabost aldiz egin dira guztira.

Lehen egunetik kultur espazio irekia eta zabala sortzeko bokazioarekin aritu direla nabarmendu dute antolatzaileek, eta, hala, Eako Poesia Egunak ezberdinen arteko enkontru bilakatu direla, korronte anitzeko sortzaileei egin zaielako lekua. «Askatasun horrek eman du bere fruitua, pentsamendu kritikoak egin du bere bidea gurean».

Eskerrak eman dizkiete urteotan han izan diren sortzaile, hizlari, ilustratzaile, bidelagun, artista, editore eta zaletuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.