Durangoko 59. Azoka

Durangoko Azokari buruzko ohar praktiko batzuk

Durangoko Azokako iazko argazki bat. JON URBE / FOKU
Durangoko Azokako iazko argazki bat. JON URBE / FOKU
Inigo Astiz
2024ko abenduaren 5a
04:00
Entzun

Gaurtik igandera bitarte egingo dute Durangoko 59. Azoka. Gerediaga elkarteak antolatzen du, azokaren parte diren guneekin elkarlanean, eta webgune ofiziala da erreferentziazko informazio iturria: www.durangokoazoka.eus. BERRIA ere egongo da bertan.

ORDUTEGIA

Abenduaren 5etik 8ra egingo da azoka. Landako Gunea 10:30etik 20:00etara egongo da zabalik egunero, igandean izan ezik. Abenduaren 8an 10:30ean ireki arren, 18:00etan itxiko da azoka.

EGITARAUA

Ikasle eguna izango da lehen eguna, eta bereziki gazteentzat pentsatutako egitaraua izango du bihar Gazte Eztanda programak. Guztira berrehun kultur ekitaldi biltzen ditu egitarauak, gaurtik igandera bitarte.

GARRAIOA

Bisitariei garraio publikoan joateko deia egin diete antolatzaileek. Edonola ere, autoz doazenentzat Landako gunea eta Iurretako aparkalekuak lotzen dituzten joan-etorriko autobusak egongo dira egun osoan, doan.

NOBEDADEAK

Landako guneak 153 partaide izango ditu aurten, eta 274 erakusmahai jarriko dituzte guztira. Bisitariak 933 nobedade izango ditu eskuragarri: 639 liburu, musikari lotutako 216 lan, 47 aldizkari eta bestelako 31 argitalpen.

PUNTU MOREAK

Eraso sexisten aurkako protokoloa ere ezarri du Gerediaga elkarteak aurten, lehenengoz. Puntu moreak izango dira azokaren eremu guztietan. Landako gunean, esaterako, informazio gunean egongo da haietako bat, eta gunez gune ere egongo dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.