Duela 250.000 urte Homo Heidelbergensis gizakiak erabiltzen zuen sutondo bat aurkitu dute, Irikaitzeko aztarnategian (Zestoa, Gipuzkoa). Ikerlarien ustez, aurkikuntza horrek Homo Heidelbergensisek sua egiteko zuen ahalmenaren berri emango du.
Aranzadi Zientziaren Elkartea da arkeologia aztarnategian lanean dabilena eta Alvaro Arrizabalaga da indusketen zuzendaria. Harek adierazi duenez, metro bateko diametroa duen egitura borobil bat aurkitu dutela, suaren beroa aprobetxatzen zuten basalto eta beste zenbait mineralekin osatua.
Arrizabalagaren ustez, Homo Heidelbergensisek ondo ezagutzen zuten Irikaitz ingurua eta urtean zehar paraje ezberdinetan egon ondoren, urrian itzultzen ziren bertara urrak jatera; bertan aurkitutako urra azalek erakusten dutenez.
Homo Heidelbergensis Neandertaleko gizonaren arbasoa da eta horien bizitzaren inguruko informazio gutxi ezagutzen da.
kuLTURA
Duela 250.000 urteko sutondo bat aurkitu dute Zestoan
Homo Heidelbergensis gizakiak erabiltzen zuela ondorioztatu dute ikertzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu