Kritika. Haur eta gazte literatura

Dramarik gabe

Karmele Mitxelenak idatzi eta Jokin Mitxelenak ilustratutako 'Aitona Floren' liburua. BERRIA
Karmele Mitxelenak idatzi eta Jokin Mitxelenak ilustartutako 'Aitona Floren' liburua. BERRIA
2024ko ekainaren 23a
05:00
Entzun

'AITONA FLOREN'

Elkarren Xaguxar bildumak aurrera egiten du eta dagoeneko 251 titulu eskaini dizkigu euskal irakurleoi. Bilduma eklektikoa da, beldurra bezala, misterioa, barrea edota eleberri soziala eskaintzen diguna, azken hau den bezala.

Narrazio luzetxoa da —nobela izateko laburregi bere 60 orrialde eskasetan—, protagonistaren bizitzaren pasarte bat kontatzen duena, pasarte tragikoa, aitona Floren hiltzen denekoa.

Pertsonaia oso gutxirekin eraikia dago, Danel protagonistaren gertuenekoak aipatzen dira, bereziki ama eta Txuri txakurtxoa, funtsean Danelek aitona Floreni egiten dion kronika delako. Lehen lerrotik azkeneraino ari zaio Danel aitonari hizketan, unean unekoa kontatzen dio, zertan ari den, zer pentsatzen duen,... Maiz aitonari zuzenean oharrak eginez txakurtxoaz, bizilagun Samiraren etxeko usainaz,... Xalo, dramarik gabe.

Eta kronika herabe hau irakurtzen ari garela Danelek bere aitonaren heriotza nola bizi duen kontatzen zaigu, orainaldian, filtrorik gabe.

Testua ausarta da, idazketa oso zuzenekoa, deskriptiboa, ilustrazioak diren bezainbat, fokua nabarmendu nahi izan diren egoeretan jartzen duena, irakurleak unearen erretratua izan dezan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.