Zinema

Doris Day aktore eta abeslaria hil da

Abeslari modura 1940ko urteetan hasi zuen ibilbidea, eta bi hamarkadaz zineman jardun zuen gero; horrek egin zuen ezagun. 97 urterekin hil da.

Doris Day, 'April in Paris' (1952) filmeko irudi batean. BERRIA
Ainhoa Sarasola.
2019ko maiatzaren 13a
15:38
Entzun

Aktore modura egin zen ezagun Doris Day (Cincinnati, Ohio, AEB, 1922), 1950eko urteetan. Ibilbidea, baina, musikaren munduan hasi zuen, 1940ko hamarkadan, jazzaren ildotik. Inoiz ez zion kantatzeari utzi, eta disko ugari grabatu zituen —lehena 1949an, You're My Thrill izenburukoa, eta azkena 2011n, My Heart, 89 urte zituela—.

Edonola ere, hainbat filmetan jokatu zituen rolek ekarri zioten ospea. Besteak beste, The Tunnel of Love, Pillow Talk, Midnight Lace, Billy Rose's Jumbo eta Move Over, Darling filmetan parte hartu zuen. Pillow Talk filmean egindako lanagatik, aktore onenaren Oscar saria jasotzeko hautagai izan zen, eta hainbat sari eskuratu zituen bere ibilbide osoan.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.