Dora Morelenbaum
'Pique'
Diskoetxea: Mr Bongo.
2022an portugesez abestutako pop disko onenaren saria jaso zuen Bala Desejo taldeko kidea da Dora Morelenbaum musikari brasildarra, eta Pique bere estreinako bakarkako lana da, non Brasilgo soinu klasikoak joera garaikideagoekin uztartzen diren. Hala, diskoa osatzen duten 11 doinu zoragarrietan entzuleak askotariko giroak aurkituko ditu, tartean, jazza, Brasilgo herri-musika eta funka. Proposamen koloretsu hori soineko eztiz eta moldakorrez janzten jakin dute interpretatzaileak berak eta Ana Frango Eletrico ekoizleak. Batzuetan barea, besteetan bizia eta dantzagarria, Gal Costaren bertsio gaurkotuaren trazak erakusten ditu Morelenbaumek.