Donostiako Literaktum jaialdia ere bertan behera uztea erabaki dute
LITERATURA. Bihar zen hastekoa Donostiako Literaktum jaialdia, hilaren 21era bitarte. COVID-19ari aurre egiteko erakunde publikoak hartzen ari diren neurriek, baina, berriz ipini dute ezbaian kultur programazioa, eta hala erabaki du Donostia Kulturak hiriko literatur ekitaldi nabarmenena ere oraingoz bertan behera uztea. Erakusketa bi eta haurrentzako zenbait jarduera mantenduko dituzte, dena den. Datozen urteetan jaialdia «indartzeko asmoa» adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu