Donostiako Jazzaldia jendetsua izan da aurten ere

Guztira 185.600 entzule joan dira kontzertuetara; ordainpekoetara, gainera, inoiz baino gehiago: 20.604 pertsona.

Jendetza bildu zuen Izarok Donostiako Jazzaldiko lehen egunean, Zurriolako Keler gunean. JON URBE / FOKU
Jendetza bildu zuen Izarok Donostiako Jazzaldiko lehen egunean, Zurriolako Keler gunean. JON URBE / FOKU
2024ko uztailaren 29a
13:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Donostiako 59. Jazzaldia atzo amaitu zen, eta antolatzaileek adierazi dute «arrakasta itzela» izan duela. Guztira 185.600 entzule joan dira hirian antolatu dituzten kontzertuetara, eta inoiz baino pertsona gehiago ordainpeko kontzertuetara: 20.604.

Aurten ere, ohikoa denez, Zurriola hondartzako Keler guneak bildu du jende gehien: 123.000 entzulek gozatu dituzte Izaroren, El Columpio Asesinoren eta Larkin Poeren kontzertuak, besteak beste.

Bestalde, ordainpeko kontzertuetako askotan, hamahirutan zehazki, sarrerak agortu egin dira. Jazzaldiak salgai jarri dituen sarreren ia %90 saldu dituzte. Ordainpeko emanaldietara 20.604 lagun joan dira.

Jazzaldiaren 60. aldiari begira, antolatzaileek jakinarazi dute jada hasiak direla programazioa osatzen. 2025eko uztailaren 22tik 27ra egingo dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.