Donostiako hirugarren saioko sarrera guztiak ere saldu ditu Zetak taldeak

‘Mitoaroa’ ikusgarriak 30.000 lagun batuko ditu guztira irailaren 5ean, 6an eta 7an, Donostiako Illunben.

Zetak taldearen kontzertua, Nafarroa Arenan, urtarrilaren 3an. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Zetak taldearen kontzertua, Nafarroa Arenan, urtarrilaren 3an. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
garbine ubeda goikoetxea
2025eko urtarrilaren 15a
10:41
Entzun

Nafarroa Arena mukuru bete zuen jendetzaren aurrean iragarri zuen Pello Reparazek Aaztiyen birako azken kontzertua irailaren 6rako, Donostiako Illunben. Mitoaroa ikusgarrirako sarrerak salgai jarri orduko bukatu zirela eta, lasaitasunerako deia egin zuen Zetak taldeak, eta beste saiorik ere izango zela agindu. Irailaren 5ean ipini zuten bigarren eguna, baina baita beste horrenbeste gertatu ere, ordu gutxian.

Irailaren 7an, igandez, eskainiko du Zetak taldeak Mitoaroa ikusgarriaren hirugarren saioa, eta dagoeneko amaitu dira horrako sarrerak ere. Guztira 30.000 tiket saldu dira.

Hiru kontzertu horiek «beste zerbaiten atari» izan litezkeela eman du aditzera Pello Reparazek taldearen izenean. Halere, besterik ez du zehaztu nahi izan, artean «kontzeptu fasean» dagoelako irailean onduko dutena. Mitoaroa ikusgarriak, zenbait gonbidaturen kolaborazioarekin batera, Nafarroako pertsonaia mitologikoak eraman ditu oholtzara orain arte. Irailerako, pertsonaien aukera zabaltzeko asmoa du Reparazek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.