Donna Leon saritu du aurten Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak
LITERATURA. Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak Donna Leon (New Jersey, AEB, 1942) idazleari emango dio aurten Farolillo de Papel saria. Leon 1981etik bizi da Venezian (Italia), eta bertan kokatu izan ditu bere pertsonaia ezagunenaren ibilerak: Brunetti komisarioarenak. Idazleak pertsonaia horren inguruko bere azken lana aurkeztuko du egunotan Bilbon, liburu saltzaileen saria jasotzeaz gain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu