47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka

Dominika Etxarten omenez grabatutako kantuak bildu dituzte

'Xiberoko sutondoan' DVDa abenduaren 2an aurkeztuko dute zuzenean, Donostiako Viktoria Eugenian

Erredakzioa
Donostia
2012ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Dominika Etxartek (1932-2012) Zuberoako kantu tradizionalari egin zion ekarpena gogora ekartzeko asmoz, haren senideek mahai baten inguruan grabatutako kantuak bildu dituzte Xiberoko Sutondoan DVDan (Elkar). Dominikarekin eta haren seme Nikorekin egindako elkarrizketa bat ere jaso dute DVDan.

Abenduaren 2an, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian aurkeztuko dute zuzenean DVDa. Jaialdian, hauek izango dira: Odol Berria, Niko Etxartek, Jean Etxartek eta Jean Etxegoienek 60ko hamarkadan sortutako taldea; Altzürükütarrak, Zuberoako folka eta kantu tradizionala biltzen dituen taldea; eta Xiberotarrak abesbatza —bi horietan Jean Etxart da parte—. Era berean, Jean Etxart, Niko Etxart eta Robert Larrandaburuk a capella abestuko dute, eta Niko Etxart bere talde akustikoarekin ere ariko da oholtza gainean.

Dominika Etxart Zuberoako kantu tradizionalari zion maitasunagatik nabarmendu zen bizi osoan. Kantaldietan, aurrekoengandik (Etxahun-Iruri, Agergarai, Attuli, Latxikana) jasotakoak abesten zituen, eta haien kantuak bildu zituen Niko semearekin elkarrekin grabatutako Eperra diskoan (2004). Lan hartan, aita-semeek berek sortutako kantuak ere grabatu zituzten, guztiak Zuberoako tradizioan oinarritutakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.