INDARKERIA MATXISTA. Zortzi abeslarik eta dantzari batek Placido Domingo salatu zuten abuztuan, sexu jazarpena leporatuta. AEBetako berri agentzia bati azaldu ziotenez, harekin sexu harremanak izateko presioa egin zieten euren ibilbideko lehen urteetan, trukean lana aginduta. Salaketak ezagutu ziren unean, tenor ezagunak guztia ukatu zuen, baina orain akusazioen «erantzukizun osoa» onartu du. Ohar bidez, barkamena eskatu die sexu erasoa egotzi ziotenei, eta opera emakumeentzat seguruagoa izatea nahi duela ere esan du.
Azken hilabeteetan salaketak aztertzeko gogoetan aritu dela idatzi du oharrean. «Orain ulertzen dut emakume horietako batzuk bere ibilbide profesionalean izan zezakeen ondorioengatik zintzo hitz egiteko beldur izatea. Nire asmoa izan ez bazen ere, inork ez luke inoiz modu horretan sentitu behar».
Domingok onartu egin ditu egotzitako sexu erasoak
Barkamena eskatu die sexu jazarpena egotzi zioten emakumeei, eta «erantzukizun osoa» duela adierazi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu