Kritika. Musika

Doechii

Doechii / 'Alligator Bites Never Heal'
2025eko otsailaren 23a
04:10
Entzun

Doechii

'Alligator Bites Never Heal'
Diskoetxea: Top Dawg Entertainment, Capitol Records.

Kendrick Lamar ahalguztidunaren arabera, Floridako Doechii egun entzun daitekeen rap musikari onena da. Bada, Alligator Bites Never Heal hau Zingiretako printzesa-ren estreinako lana da —aurretik sare sozialen bitartez zabaldu ditu bere kantuak—, eta hip-hop-etik ez ezik, beste hamaika iturritatik ere edaten du, besteak beste R&B garaikidetik eta trapetik, baina Doechiiren fluxuan ahotsa da benetan nabarmentzen dena, haren moldakortasuna eta originaltasuna tarteko. Diskoan murgildu aurretik, Tiny Disk-eko emanaldia ikustea gomendatzen dizuet: itzela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.