Dock of The Bay etorkizunaz ariko da ekainean

Aurtengo kartela. DOCK OF THE BAY.
2021eko apirilaren 21a
00:00
Entzun
ZINEMA. Dock of the Bay Musika Dokumentalaren Donostiako jaialdiak aurtengo kartela aurkeztu du —Estudio Primok egin du—, bai eta aurten abiatuko duten sail berri bat aurreratu ere. Ekainaren 7tik 12ra egingo da jaialdia, eta «etorkizuna berrabiarazteko» formulen inguruko gogoetek ardaztuko dute.

Eztabaidak deituko da jaialdiaren sail berria, eta Aaron Rodriguez Serranok koordinatuko du. Zelaiz kanpo: kultura berrabiaraztea izenpean, hainbat kritikari, programatzaile eta zinema zuzendari gonbidatuko dituzte musikaren eta zinemaren geroaz aritzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.