D'museoaren aurkako salaketa artxibatu dute

D'museoan ikusgai jarri zituzten obrak. ANDONI CANELLADA / FOKU.
2022ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
ONDAREA. Donostiako Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin du Pilar Oteiza Jorge Oteizaren ondarearen oinordekoak Donostiako elizbarrutiko D'museoren kontra jarritako salaketa, besteak beste ez duelako ikusi «iruzurra edo kaltea» egiteko asmorik. D'museoak Jorge Oteizak «egindakoak» ziren hamasei eskultura aurkeztu zituen erakusketa batean udaberriaren amaieran, baina Oteiza fundazioak gerora adierazi zuen obra horiek ez zeudela artistaren lan osoa biltzen duen katalogo arrazoituan. Edorta Kortadi erakusketaren komisarioak azaldu zuen Argentinako bildumagile partikular baten eskuetan egon direla orain gutxi arte lan horiek. Hura hil ostean, nafar bildumagile batek eskuratu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.