Diru laguntzekin ere Nafarroako Antzerki Eskola kolokan dagoela diote

Laguntzeko boluntario aurkeztu diren taldeekin osatu dute ekainera bitarteko programazioa

Javier Perez eta Ramon Vidal Antzerki Eskolako arduradunak, atzo, Iruñean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Inigo Astiz
Iruñea
2012ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak diru laguntza propiorik eman ez ziela-eta bi hilabetez bertan behera utzi behar izan ditu Nafarroako Antzerki Eskolak bere ekitaldietariko batzuk. 273.876 euroko laguntza eman diete orain, eta «positiboa» da erabakia eskolako arduradunen hitzetan. Gobernuak laguntzak proiektuka eta lehiaketa bidez banatzeko egindako hautua, ordea, ez omen da haien eskaintzara behar bezain ongi moldatzen. Javier Perez eta Ramon Vidal eskolako kideek azaldu zuten atzo egoera: «Oraindik ez da ziurra gure etorkizuna. Lagundu dituzten proiektuetan baino askoz ere saio gehiagotan lan egiten dugu».

Boluntario aurkeztu diren taldeekin osatu dute ekainera arteko programazioa. ResistENT izendatu dute, eskolaren egoerari keinu eginez. Kafe-antzerki moduko ikuskizunak izango dira nagusiki, eta astero emango dute larunbatean eta igandean izango diren emanaldien berri. Esate baterako, gaur eta bihar Pepin Tre izango da, Victor Segarrarekin batera.

Horrez gain, Cocina izeneko proiektua ere abiatuko dute. Antzerkia unean uneko gertakari bat baino gehiago dela erakustea da helburua, eta oraindik bukatu gabe diren antzerki proiektuak taularatu eta publikoarekin kontrastatzeko aukera eskainiko diete taldeei. Astearte eta ostegunetan izango da hori, eta asteazkenetan antzerki lanen proiekzioak egingo dituzte piezetako partaideen presentziarekin. Oteizari buruzko lan bat izango da hurrengo ostegunean eskolan. Ume eta gazteentzako antzezlanak ere izango dira larunbatetan.

Bestalde, Operaren Lagunen Gaiarre Elkartea «pozik» agertu da gobernuak eman dien laguntzarekin: 280.257 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.