Diru laguntza faltagatik antzerki programazioa eten du NAEk

Gastuak murrizteko asmoz, eskolan aritzen diren langileei laneko erregulazio espedientea ezarri diete

Iruñea
2012ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Eskaintzen ari zen antzerki programazioa eten egin behar izan du Nafarroako Antzerki Eskolak (NAE). Jada lotuak zeuden bi ikuskizuni bakarrik eutsiko die: Albala ikuskizunari, batetik, etaCates kanpainako eskola emankizunei, bestetik. Hori gutxi balitz bezala, laneko erregulazio espedientea ezarri diete antzerki eskolan lan egiten dutenei. Ahalik eta diru gehien aurrezteko eta arte dramatikoko ikasturtea egin ahal izateko hartu ditu zuzendaritzak neurriok.

«Eskola erdi itxirik eta dirurik gabe dago», salatu zuen atzo Javier Perez NAEko zuzendari teknikoak komunikabideen aurrean. Nafarroako Gobernuak urtero eskolari ematen dion diru laguntza kentzea erabaki du, eta eskola aurrera jarraitzeko dirurik gabe gelditu da. Eskaintzen zituen hainbat zerbitzu eten edo murriztu egin behar izan ditu eskolak: ordutegia murriztu egin du; jantziak maileguan hartzeko zerbitzua eten egin du; eta hainbat antzerki taldek eta herritarrek erabiltzen zuten dokumentazio eta liburutegi zerbitzua itxi egin ditu. Erabaki zaila izan da, baina eskolan dauden arte dramatikoko ikasleekin hartutako konpromisoagatik egin dira murrizketak.

Zoritxarrez, joan den abenduan iragarri zutena bete dela dio Eguarasek, eta eskolako antzerki denboraldia erdiz erdi apurtu da. Jada antzerkigintzan egoera kaskarra eta zaila bazen, honek areagotu egin du. «Eskola erdi itxirik eta finantzaketarik gabe dago, eta gobernuarekin egindako akordioaren bidez hasitako arte dramatikokoikastaroa eten egin da, 26 urtean martxan egon eta gero».

Itxierak eragina izanen du 3.226 ikaslerengan eta publikoarengan orokorrean. Ikasleak lau arlotan banatuta daude: arte dramatikoa, tailerra, ikastetxeko heziketa eta helduentzako unibertsitatea.

Golfos antzerki zikloa ere eten egin da. Ziklo horretan Nafarroako antzerki talde askok parte hartzen zuten, baina, eskolak ezin dienezkontratazio gastuei aurre egin, bertan behera gelditu da. Urtero egiten zen zikloa, garai honetan, eta arrakasta handia zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.