HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Uxio'

Dibertigarria eta surrealista

2020ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Idazle eta ilustratzailea: Martin Romero. Itzultzailea: Bego Montorio. Argitaletxea: Astiberri.

Komikiak ez dira guztiak berdinak. Istorioaren luzeraren arabera, emaitza oso desberdinak lortzen dira.

Uxio komikigintza laburraren ildokoa da. Istorio guztiak bi orrialdekoak dira, di-da hasi eta bukatzen diren horietakoak. Formatu arinak bistan da, ahalbidetzen du umore kolpe eraginkorrak eskaintzea, irakurleari asperdura edota luzetsia piztu aurretik.

Uxioren album hau pertsonaiaren aurkezpena egiteko baliatzen da. Uxio nor den, bere lagunik onenak nortzuk diren, zer zaletasun dituen. Horretarako, eguneroko bizitzan aurkezten zaigu pertsonaia; abentura bakoitzeko bizipen bat hasi eta bukatzen da; egoera domestiko baten aurkezpena izaten du, ezohiko bideetatik garatzen den korapiloa segidan, eta erresoluzio umoretsua eskaini ohi zaigu amaieran.

Nabarmentzekoa da komikigintzaren baliabide formalekin esperimentatzeko erakusten duen abilidadea. Modu desberdin ugaritan erabiltzen dira binetak, esaterako, gidoiaren lagungarri, egilearen birtuosismoa alferrik galdu gabe; azken emaitzari mesede baino ez dio egiten horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.