Diana Krallek Donostiako 48. Jazzaldiaren azken egunean joko du

Uztailaren 24tik 28ra egingo da, eta, besteak beste, Pharoah Sanders saxofoi jotzailea ere etorriko da

Erredakzioa
Donostia
2012ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Diana Krall piano jotzaile eta abeslariak Donostiako 48. Jazzaldian joko du uztailaren 28an, azken egunean. Antolakuntzak jakinarazi du hurrengo urteko aldian Dave Douglas, Steve Swallow, Steps Ahead, Youn Sun Nah eta Gregory Porter, besteak beste, Donostiara etorriko direla; baita Pharoah Sanders saxofoi jotzaile mitikoa ere, aurreneko aldiz. Uztailaren 24tik 28ra egingo da Jazzaldia, eta Sandersek 26an joko du.

Egungo jazzaren divetako bat da Krall kanadiarra (1964). Errepertorio propioa konposatzeaz gain, tarteka jazzaren obra ahaztezinen bertsioak egiten ditu. Genero horretan disko gehien saltzen dituenetako bat da. Sanders estatubatuarrak (1941) ibilbide luzeagoa dauka. John Coltranerekin jotakoa, aditu askoren ustez saxo-tenor jotzaile onena da. Gregory Porter (1971) abeslariak ere arreta piztu du. Bi disko baino ez dituen arren, egungo bokalista handiena da, Jazz Times aldizkariarentzat. 24an arituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.