Bukaera sortzen

Desira

Mari Luz Esteban (Pedrosa de Valdeporres, Espainia, 1959). Medikuntzan lizentziaduna da, eta Gizarte Antropologian doktorea. Ikasketa Feministak eta Generoa masterreko koordinatzailea da EHUn. Aditua da antropologia feministan, eta medikuntzako antropologian. Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013) poesia bilduma eta Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Lisipe-Susa, 2017) saiakera argitaratu ditu.

Mari Luz Esteban.
2018ko maiatzaren 8a
12:44
Entzun 00:00:0000:00:00

ETAren amaiera abiapuntu gisa hartuta, hainbat kulturgileri obra bat sortzeko eskatu die BERRIAk. Mari Luz Estebanen poema da hau:

Esango dut
euskaldun medeatu
zaharberritu
erreformatu bat
irudikatzea
komeni zaigula

gorputza mailaturik du
begiak gorriturik
aldartea nekaturik
gogoa nahasturik
grinak lo
ebakiak zabalik

baina abesti bat
hasi da kantatzen
ahapetik
dutxatu berri
jaietako arropa jantzirik
iraganari so
etorkizun egarriz
desira noiz bizkortu zain

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.