PASARTE HAUTATUA Boris Vian

Desertorea

2020ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Lehendakari jauna
Otoi hartzazu astia
Letzeko bidalia
Dizudan gutuna

Goizean zait heldu
Soldadutzako deia:
Gerran behar dut lehia
'ta nadila gertu

Jaun txit bihotzeko
Ez dut gerrarik gura
Ez naiz jaio mundura
Inoren hiltzeko

Ez zaitez haserra
Baina jakin ezazu
Desertore noazu
Ez dut maite gerra

Sortu naiz aidanez
Aita lurperatzeko
Senideak uzteko
Haur denak negarrez

Amak zenbat malko
Bonben beldurrik gabe
Harren beldurrik gabe
Hilobian dago

Preso nintzelarik
Neska zidaten kendu
Nire arima irendu
Ez dut iraganik

Bihar goizaldean
Hementxe ate joka
Urte ustelen tropa
Baina ni bidean

Banoa eskeko
Limosna baten galde
Frantzian aldez alde
Ozen esateko:

Egiozu uko
Gerrara ez joan inora
Ez hadila enrola
Ez zaik damutuko

Odolik behar bada
O jaun gerrazalea
Emantzazu zeurea
Lehendakari jauna

Hona azken nota:
Ez daramat armarik
Jendarmek beldur barik
Nazaten tiroka.

Jatorrizko izenburua.Le déserteur.
Itzultzailea. Koldo Izagirre.
Argitaratzailea.Armiarma.eus.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.