Kritika. Musika

Depedro

Depedro taldearen diskoaren azala.
Depedro taldearen diskoaren azala.
2024ko maiatzaren 12a
05:00
Entzun

DEPEDRO

Jada aurkezpenik behar ez duen artista da Depedro ezizenekoa, Jairo Zavala madrildarra, folk, pop eta rock doinuak maisuki koposatu eta interpretatzeagatik genero horietan erreferente bihurtu dena. Bederatzi lan luze eta zuzeneko beste baten ondoren dator Un lugar perfecto, hamar abestiko diskoa, sortze eta editatze prozesuan munduari bira eman diona —Madrilen eta Bartzelonan grabatu, Australian nahastu eta Kalifornian masterizatu du—. Hala ere, melodia eta ahotsetan sinpletasuna da nabari; esan daiteke aurreko lanak baino minimalistagoa dela, eta, era berean, Depedroren esentzia puri-purian mantentzen duena. «Gutxiago gehiago da» diotenei arrazoia ematekoa bezalakoa hainbat momentutan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.