Depeche Modek Bilbon joko du uztailaren 11n

BBK Live jaialdian arituko da Eskoziako rock elektronikoko taldea, 2009an egin bezala

Erredakzioa
Bilbo
2012ko urriaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken egunotan bolo-bolo zebilen zurrumurrua, eta azkenean baieztatu egin da: Depeche Mode izango da BBK Live jaialdiaren zortzigarren aldiaren kartelburuetako bat. Eskoziako taldeak Kobetamendiko oholtza nagusian joko du, 2009an egin bezala. Hortaz, datorren urteko uztailaren 11n zabalduko dituzte lau haizeetara beren rock elektronikoko doinuak.

Hiru hamarraldi pasatxoko bidea egin du jada David Gahanek, Martin Gorek eta Andrew Fletcherrek osatutako hirukoak. Gorabeheratsua izan da haien jarduna, baina hamabi estudioko disko kaleratu dituzte. Hamahirugarrena osatzekotan daude, eta datorren urtean argitaratuko dute. Halere, 1990ean osatutako Violator laneko Enjoy The Silence, Personal Jesus eta Policy of Truth doinuekin jo zuten goia. 115 milioi diskotik gora saldu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.