Haur eta gazte literatura. 'Momo'

Denboraren Aurrezki Kutxa

Idazlea: Michael Ende. Itzultzailea: Mikel Babiano. Argitaletxea: Begiko.

2019ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Azken berrogei urteotan gazteentzat argitaratu diren obren artean, Momo-k hamar ezinbestekoen zerrendan egon beharko luke. Lehen aldiz kaleratu zenean, 1973an, dagoeneko zalaparta sortu omen zuen, egiten duen salaketa sozial zorrotzagatik.

Irakurrita ez badaukazu, agian ezezaguna gertatuko zaizu izenburua; ez, ordea, bertako pertsonaia gaiztoak: Jaun grisak. Zer diren jaun grisak? Jaun grisak bizitzaren estresaren sinboloa dira, denbora zurrupatzaileak, zorionaren akainak, Denboraren Aurrezki Kutxako langile fidelak, horixe dira jaun grisak.

Gurean hirugarren itzulpena du, eta ematen du oraingoz daukagun onena dela, jatorrizkoari zor zaion fideltasunean, eta euskarazko emaitzari dagokionez.

Obra luzeskoa da, 326 orrialde, eta antigoaleko erritmoa du (kontuz, hau ez baita Geronimo Stiltonen arinkeria mardul horietako bat), baina kalitatea du.

Ipuin luze baten antzera eraikita dago, arketipoak ordezkatzen dituzten pertsonaiekin, eta mitologikoak diruditen beste batzuekin. Italia gogorarazten didan hiri batean kokatuta dago trama.

Ea nor ausartzen den esaten ez duela liburu hau irakurtzeko denborarik!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.