Alaia Martin Etxebeste

«Denbora dezente pasatu nuen gaiak ekartzen»

IÑIGO / FOKU.
Jone Bastida Alzuru.
2022ko abenduaren 20a
00:00
Entzun

Orokorrean, nahiko gustura dago Alaia Martin (Oiartzun, Gipuzkoa, 1987) finalean egindako lanarekin, baina, oraindik «zurrunbilo» batean denez, zaila egiten zaio irakurketa argi bat egitea. Ariketa batzuetan eroso eta pozik sentitu zela adierazi du, baina aitortu beste hainbatetan kontzentrazioa galtzen zuela. «Ideiak etortzen zitzaizkidan, baina pixka bat kaotikoago; horiek guztiak oinarri batean kokatzea kosta egiten zitzaidan. Batzuetan, bertsoaren barruan, ez nuen asmatu normalean gustatzen zaidan fintasun hori». Alde horretatik, «lanean» sumatu zuen bere burua: «Batzuetan etorri eta egin izaten da; etorritakoa jantzi eta edertu behar da. Eta denbora dezente pasatu nuen ekartzen; gaiak mamira ekartzen, nire buruan non zegoen kokatzen, edo nondik kantatu asmatzen. Bertso bakoitzari eskaini nahiko niokeen mimoa ez nion beti eskaini». Etengabeko lan, bilaketa eta buruhauste horretan, gozatzeko momentuak ere izan zituen, ordea. Esaterako, ganbarakoan: «Sentitu nuen ideiak banituela, eta jolasean kantatu nuen, konfiantzarekin».

 

Hala, oro har, gustura dago egindako bidearekin. «Eder-ederra izan da. Maitasun mordoa jaso dut, goxotasuna...». Igandekoa, berriz, bizitzako «egun handi horietako bat» izan zela onartu du, «gehiagorako gogo eta irrika» uzten dizuten horietakoa. Izan ditu esker eta zorion hitzak irabazlearentzat ere: «Maialen askoren ibilbidean izan da itsasargi bat; nirean ere hala izan da. Bertsotan egiteko modu berri bat ezagutarazi zidan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.