Min musika independentearen sariak banatu zituzten herenegun gauean Madrilen, eta izan zen euskal ordezkaritzarik. Belako taldeak hiru sari eskuratu zituen: artista onena, bideoklipik onena (Render Me Numb, Lander Ibarretxek egindakoa) eta zuzenekorik onena.
Etxepare Institutuak euskal diskorik onenari ematen dion saria, berriz, Deloreanen Mikel Laboa-rentzat izan zen. Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture, Jabier Muguruza, Rafa Rueda eta Zea Maysen azkeneko diskoak ziren, Deloreanen lanarekin batera, saria jasotzeko hautagaiak.
Belakorekin batera, Maria Arnal eta Marcel Bagesek osatutako bikotea izan zen garaile nagusia. Lau sari eskuratu zituen: urteko diskorik onena (45 cerebros y 1 corazón), kanturik onena (Tú que vienes a rondarme), artista hasiberririk onena eta pop diskorik onena.
Gainerako sariak hauek izan ziren: rock diskorik onena (Guadalupe Plata), elektronika grabaziorik onena (Ed is Dead), munduko musiketako diskorik onena (El Twangero), hip hop lanik onena (Gata Gattana), flamenko diskorik onena (Carmen Linares), jazz lanik onena (Moises P. Sanchez), musika klasikoko lanik onena (Isabel Villanueva), ekoizpenik onena (Los Planetas), diseinurik onena (Mordem), katalanezko diskorik onena (Xarim Areste) eta galegozko lanik onena (Uxia).
Delorean eta Belako taldeak saritu dituzte Min sariek
Deloreanek euskarazko diskorik onenaren saria jaso du 'Mikel Laboa' lanagatik. Belakok artistarik onenaren saria irabazi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu