Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen antolatzaileek atzo egin zuten 32. ekitaldiaren lehen aurrerapena. Urriaren 29an hasiko da jaialdia, Alex de la Iglesiaren azken filmarekin, Veneciafrenia-rekin. De la Iglesiak berak eta Jorge Gerrikaetxebarria haren ohiko kolaboratzaileak idatzi dute filmaren gidoia, eta, besteak beste, aktore hauek ditu protagonista: Ingrid Garcia-Jonsson, Silvia Alonso, Goize Blanco, Nicolas Illoro, Alberto Bang eta Cosimo Fusco.
Venezian (Italia) girotuta dago filma. Azken hamarkadetan hiriaren argia itzaltzen ari dira turistak, eta horrek haserrea piztu du veneziarren artean. Inbasioa ikusita, bizirik irauteko senak bultzatuta antolatu dira haietako batzuk. Bitartean, Espainiako turista talde bat Veneziara doa dibertitzera, inguratzen dituen arazoez jabetu gabe. Han, borrokari ekin behar izango diote euren bizitza salbatzeko.
Bestalde, zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko diren zenbait film luzeren berri ere eman dute antolatzaileek. Tartean dira, besteak beste, Belle / Ryu to sobakasu no hime (Mamoru Hosoda), Caveat (Damian Mc Carthy), The Deep House (Alexandre Bustillo eta Julien Maury), The Medium (Banjong Pisanthanakum), Prisoners of the Ghostland (Sion Sono) eta The Sadness (Rob Jabbaz).
De la Iglesiaren lan berriak irekiko du Donostiako Beldurrezko Astea
Zinemagile bilbotarrak 'Veneciafrenia' aurkeztuko du. Urriaren 29tik azaroaren 5era bitarte egingo dute zinema jaialdiaren 32. aldia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu