'Dantzaria' film laburrak irabazi du Korterraza Gasteiz
ZINEMA. Axier Salazar zuzendariaren Dantzaria film laburrak eskuratu ditu Korterraza Gasteiz jaialdiko Alex Angulo eta Publikoaren sariak. Toñiren istorioa kontatzen du, 1984an senarra ETAk hildako emakume batena. Atentatua izan eta 28 urtera, haren arduradunetako batekin biltzen da Toñi. Euskarazko saria, berriz, Kepa Sojoren Hileta film laburrari eman diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu