Dantzaldi Ibiltaria Bilbora eta Donostiara iritsiko da lehenengo aldiz

Aiko taldeak dantza tradizionala irakatsi eta zabaltzeko abiaturiko egitasmoak erromeria egingo du hilean behin

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Musikariz eta dantza maisuz osatutako Aiko taldeak «aurrerapauso bat» eman nahi izan du aurten, «euskal musikaren ondarea zabaltzeko ahaleginean». Dantzaldi Ibiltaria programaren bidez, euskal doinu eta dantza tradizionalak Bilbon eta Donostian irakatsi eta zabaldu nahi dituzte. Programa hori aurrenekoz iritsiko da bi hiriburuotara. Urritik ekainera bitartean, dantza tradizionalari buruzko ikastaro bat eskainiko dute Bilboko Campos antzokian, eta beste bat Donostiako Viktoria Eugenia antzokian,hasi berriarentzat nahiz estiloa hobetu nahian dabilenarentzat.

Bi hiriburu horiez gain, Aikok Galdakao, Sopela, Zarautz, Gernika eta Durango ere bisitatuko ditu, eta, hilean behin, ohiko erromeria antolatuko du Durangoko Plateruena kafe antzokian. Etzi aurkezpen jai handia egingo dute Bilboko BBK aretoan, erakustaldi tailerra eta zuzeneko erromeria barne.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.