Dantzan Bilaka programa 2007. urtean sortu zuten Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak bultzatuta eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, eta Euskal Herriko koreografia jarduna sustatzeko asmoarekin. Orduz geroztik, berrituz joan da programa, baina eutsi egin dio bere helburu nagusiei: dantzarako esparru bat irekitzea, esperientziak alderatzea eta sorkuntza lan koreografikoen prozesuak partekatzea. Aste honetan, ostiralean hasi eta igandera arte egingo da Dantza Bilakaren 13. ekitaldia, Donostiako Tabakaleran.
Aurten, bederatzi izango diraberen koreografia sorkuntzako lanak erakutsiko dituztenak: Andres Alarcon (Materia —Capítulo 1—), Koldo Arostegi (Bobo), Ana Capilla (Hodei), Tonatiuh Diaz (Encuentros), Aiala Etxegarai (Imperfectas), Lorea Ibarrondo (Onda expansiva de un beso), Angela Millano (Tommy Cash), Sara Paniagua (Nektar) eta Almudena Perez (Room). Dantzan Bilakaren jarduerak urte osokoak izaten dira, eta azken jardunaldi horiekin amaitzen dira, parte hartzaileen aurkezpenekin.
Bestalde, koreografia lanez gain, hainbat lantegi ere egingo dituzte egunotan. Hala, Carolina Mendonçak Sorkuntza koreografikoko laborategia emango du, eta Thiago Granatok beste tailer bat emango du topaketan: Coreoversaciones.
Dantza erakustaldia
Bederatzi artistak euren sorkuntza koreografikoak erakutsiko dituzte, ostiraletik igandera, Donostian, Dantzan Bilaka programaren barruan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu